XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) etsairik amorratuenaren esku utzitako senatuaren aginpidea eta hari emandako zeuen burujabetasuna dira orain arduratzen nautenak, salgai jarri baita gure herria bai etxean eta bai kanpoan.

26. Hau dena aztertu eta errudunak zigortu ezean, zer geratzen zaigu dena burutu dutenen esanetara bizitzea ez bada? Zeren nahi dena zigorrik gabe egitea, horixe da errege izatea da.

27. Eta ez dizuet, hiritarrok, zuen hirikoek zuzen barik oker jokatzea nahiago izan dezazuen eskatzen ampsup122; Mendekurako bidea ere ez duela onartzen argitu nahi du Salustiok., gaiztoei barkatzearren ez onbidekoak galtzeko baino.

28. Gainera hobe da politikagintzan ondo egindakoa eta ez gaizki egindakoa ahaztea.

Alfertu baino ez da egiten ongilea kasurik egin ezean, gaiztoa berriz are gaiztoagotu.

29. Gainera laidorik izan ezik ez litzateke laguntza beharrik sarri izango ampsup123; Era askotara ulertu izan da auxilium hitzak hemen duen zentzua. Ziurrenik tribunoak plebeari eskain diezaiokeen laguntzaz ari da..

XXXII. 1. Halakoak eta antzekoak behin eta berriro esanez lortu zuen Memiok herriak orduan pretore zen Luzio Kasio ampsup124; Luzio Kasio Rabilla Longino 111. urtean pretore, 109.ean zentsore eta 107.ean, Mariorekin batera, kontsul egin zen. Epaile zuzen, zorrotz eta trebetzat zuten. Jugurtarengana bidaltzea, Erromako herriaren babespean ekar zezan hau Erromara ampsup125; Catil., XLVII, 1-eko pasartean ikusten da polito norainoko eragina zezakeen zerbait fide publica herriaren babespean egiteak, benetako uste ona sortzen baitzuen. Zimarkuaz galdetzen zaionean ezer ez du esaten Bolturtziok, baina bere hitzak fide publica entzungo zaizkiola agintzen zaionean dakien dena salatzen du., horrela errazago izan zedin erregearen lekukotasunarekin Eskauroren eta dirua hartzeagatik salatzen zituen gainerakoen bidegabekeriak argitzea.

(125)